Berton erantsi ditugu Ikastolako Gabon Jaian guk geuk abestu-dantzatu genituen kantak. Ea zer deritzogun elkarrekin egindako lanari:
Ondo pasa familian eta lagun artean, eta gogotsu ekin 2017 urte berriari!!!
Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak,
eta gogoan ditugu
urteak eman ditunak.
Asko eta asko izan dira
aurtengo gertakizunak,
batzutan gauza alaiak,
eta bestetan ilunak.
Baina albora ditzagun
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera
gozatu ospakizunak,
lekua har dezatela
bake eta maitasunak.
Kirmen Uribe
Doinua: Habanera

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina