2016(e)ko abenduaren 24(a), larunbata

GABONAK ONDO PASA ETA URTE BERRIARI GOGOTSU EKIN!!!

Euskal Herriko bazter askotan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera zein Gabonak ospatzeko asmoz, kantu ezberdinak abestuko ditugu lagun zein familiartean.

 



 Berton erantsi ditugu Ikastolako Gabon Jaian guk geuk abestu-dantzatu genituen kantak. Ea zer deritzogun elkarrekin egindako lanari:




Ondo pasa familian eta lagun artean, eta gogotsu ekin 2017 urte berriari!!!


Oharkabean badatoz
abenduko azken egunak, 
eta gogoan ditugu
urteak eman ditunak.
Asko eta asko izan dira
 aurtengo gertakizunak,
batzutan gauza alaiak,
eta bestetan ilunak.
Baina albora ditzagun 
betiko karga astunak,
ta etxekoekin batera 
gozatu ospakizunak,
 lekua har dezatela
bake eta maitasunak.

                                                 Kirmen Uribe
                                                        Doinua: Habanera


2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

KOLONIZAZIOA


Kolonizazioaren inguruko informazioa laburtzen duen piktograma (irudi + hitz eskema) daukagu eskuragai, beheko estekan sakatuta:






Kolonizazioa

Gelan landu eta ikasitakoa gogoratzeko baliagarria izango zaigulakoan, animo eta ekin lanari!!!

2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

ERTAMERIKA ETA HEGO AMERIKAKO AMERINDIARRAK

Aurrekoan, Ipar Amerikako amerindiarren (Lautada Handietako indiarrak, Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko irudi/kontzeptu mapak blogean igo eta egin ere, egin genituen.

Oraingoan, Ertamerika eta Hego Amerikako amerindiarren (Aztekak, Maiak eta Inkak) ingurukoak ditugu beheko estekan ikusgai:


Ziur oraingoan ere, koadernoan politagoak egiteko gai garela. Animo, apolasterkari!!!!