2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

BADATOZ ARATUSTEAK!!!!



Laster, otsailak 5, Inauteri jaia dator eta urtero bezala, Urkon, jai itzela ospatuko dugu denon artean.  

Aurtengo gaia ITSASOA da, beraz, denetarik topatuko dugu: piratak, urpekariak, marmokak…
Gu, 3.eta 4.mailakook,  arrantzaleak eta itsasoa aukeratu dugu. 

Gabonak aurretik bidali genuen postan azaldu bezala, irudi batzu proposatu ditugu, mozorroa sortzen lagungarri izan ditzagun.



       
           Arrantzaleak                                                        Itsasoa



Mozorroari, itsas animali zein landareren bat ereitsatsi ahal dizkiogu belkroa erabiliz, politago gera daitezen:







Eragin buruari, jarri irudimena martxan, topatu/eskatu/lortu ingurukoei beharrezkoa zaiguna  eta ziur mozorro ederra prestatzen dugula. ANIMO!!!!!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina