Euskal Herriko bazter askotan, Olentzero eta Mari Domingiren etorrera zein Gabonak ospatzeko asmoz, kantu ezberdinak abestuko ditugu lagun zein familiartean.
Berton erantsi ditugu Ikastolako Gabon Jaian guk geuk abestu-dantzatu genituen kantak. Ea zer deritzogun elkarrekin egindako lanari:
Ondo pasa familian eta lagun artean, eta gogotsu ekin 2017 urte berriari!!!
Aurrekoan, Ipar Amerikako amerindiarren (Lautada Handietako indiarrak, Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko irudi/kontzeptu mapak blogean igo eta egin ere, egin genituen.
Oraingoan, Ertamerika eta Hego Amerikako amerindiarren (Aztekak, Maiak eta Inkak) ingurukoak ditugu beheko estekan ikusgai:
Azaroak 25, EMAKUMEAREN INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, elkartaratzea egingo dugu ikastolan.
Arazo larri honen aurrean jarrera aktiboa izan asmoz, ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera, albisteak irakurri, kontzientzia piztu, ormairudiak sortu...
Berton, azaroak 25ean ataratako argazkiekin eta "Morez" abestiak lagunduta, Hezkidetza lantaldeak sortutako bideoa ikusgai:
Ipar Amerikako amerindiarren (Lautada Handietako indiarrak, Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko kontzeptu mapak ditugu behekaldeko
estekan sakatuta:.
Hitz batzuk irudi bihurtzeak, honelako
kontzeptu mapak egiteak... asko erraztuko digu informazioa barneratu eta gogoratzen.
Ea gustoko ditugun eta koadernoan antzekoak osatzen ditugun.
Animo apolasterkari, ziur ederrak ateratzen zaizkizula!!!
Gaur Arte Ederrak museoan izan gara. Gutariko askok, aldez aurretik ezagutzen genuen arren, taldekide eta begiraleekin asko ikasi dugu. Jarrera egokia izan dugu, adi adi egon gara, jakinminez:
Bukatzean, Guggenheim alboko parkerantz abiatu gara bazkaltzera, euririk egin ez duela aprobetxatuz. Bazkalostean, hango sare, tobogan, kulunka, pilota erraldoi....etan asko gozatu dugu.
Azkenik, autobusez itzuli gara ikastolara, lagun artean. Egun ederra!!!
Euskararen Etxean egon gara eta bertan, barneko bisita gidatuaz gain, multimedia jolasetan aritu gara, euskara, jolasen bitartez praktikatzen.
Euskal Play barnean, baditugu jolas aukera ezberdinak: Euskalkiak kokatuz, Hitz konposatuakEguneroko bizimodua eta Maileguak dira gure adinerako egokienak. Etxean jarraitu nahi izanez gero, berton daukagu esteka:
Aurtengo Nafarroa Oinez-eko abestia eguneratu dute, eta hainbat hizkuntza gutxiturekin egindako bertsio bat sareratu dute. Bertsio berrian, besteak beste, kitxua, kaxubiera eta korsikera entzun ditezke. Abestia eguneratuta, hizkuntza gutxituen handitasuna aldarrikatu eta elkarren arteko zubiak eraiki nahi dituzte:
1992.urtean, Vianan egin zen Nafarroa ikastolen aldeko jaia, eta beste hizkuntza batzuetako erabiltzaileek kantatu zuten, euskararik gabeko Nafarroa zer arraroa litzatekeen nabarmenduz:
Aurten, Vianako Erentzun eta Lodosako Ibaialde ikastolen aldekoa izango da festa, urriaren 16an. Vianan 1992an egin zen lehen aldiz Nafarroa Oinez eta hurrengo astean berriz itzuliko da hara Nafarroako ikastolen aldeko jaia:
Urriak 2an, Bergaran ospatuko da aurtengo Kilometroak jaia, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Bertan daukagu aurtengo ekitaldirako prestatu duten bideoklipa. Demasa da abestiaren izenburua, Emon taldeak konposatu egin du eta Maddi Iñarrak sortu du letra:
Informazio gehiago gura ezkero, hurrengo estekan sakatu eta bideo ezberdinak, abestiaren letra, egitaraua, albisteak... edukiko dugu eskuragai:
Hasi dugu jada 2016-17 ikasturtea!!!! Aspaldi egon gabeko lankideak
ikusita eta liburu berriak jasota, datorren astean lanari ekingo diogu.
Aurten ere proiektu ezberdinak eramango ditugu aurrera, denon lanari
esker. Beraz, indarrak hartu eta kideei laguntza eman zein eskeintzeko
prestatu.
Blogean trasteatzeko aukera ere ez galdu,
gogoratu, ondo pasatuz ikasi ere egin dezakegula. Hainbat jolas, ipuin, albiste,
eskulan... ditugu eskura, Matematika Txokoan, Irakurketa txokoan, Prentsa Txokoan,
Aisialdian ....
Animo, apolasterkari, ekin gogotsu ikasturteari!!!!
Lan ederra eginda, badoa udaberria eta badator uda, bihar bertan hasiko delarik, hain zuzen ere. Atseden hartu,
lagunekin zein familiarekin aisialdian egoteko aukera aprobetxatu eta
eguraldiaz gozatu, mendian, igerilekuan zein hondartzan, merezi dugu eta!!!
Opor hauek hainbat ekintzatarako erabil dezakegu: hitz egiteko, jolasteko, dantzatzeko, abesteko,
pentsatzeko, kirola egiteko, hausnartzeko, laguntzeko, paseatzeko,
bidaiatzeko, irakurtzeko, jaietaz gozatzeko... baina bereziki, zuok zeuok izateko eta
irribarre egiteko.
Natura zaindu eta pertsonak errespetatu!!! Euskara ahoan, erabili dagigunuda osoan!!!
Ikasturtea bukaera aldean, azken irteera egin dugu Bizkaiko hiriburuko beste museo batera. Aurrekoan, Gugenheimen museoaz gozatzeko aukera izan genuen, barnealdean zein kanpoaldean, eta oraingo honetan, pareko ibili gara baita ere, Ibaizabal itsasadar alboan.
Bisitan begiraleen azalpenei esker, itsasontzien inguruan ikasitakoaz gain, praktikan jarri eta itsasontziak egiteko tartea ere izan dugu. Hemendik, eskerrak eman nahiko genizueke, gurekin izandako arreta eta pazientzia.
Bukatzean, guztiok batera bazkaldu eta dena jasota utzi ostean, jolasparkean topatutako kirolarien ariketak ikusten aritu eta elkarrekin jolastu dugu, eguraldia lagun!!!
Erakusketen, bisiten, ekitaldien... inguruko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hurrengo estekan sakatu baino ez duzu egin behar. (Bisita birtuala egin zein bideoak ikus daitezke, "Multimedia" atalean):
Urterolez, maiatza bukaeraldean, badator Bizkaiko ikastolen jaia, IBILALDIA 2016. Aurten, Durangaldean ospatuko dugu, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastoletako ikasle, guraso eta langileek urte osoan, auzolanean, aurrera eramandako lanari esker. Ikastola hauek, duten ametsa, etorkizuneko Durangaldea euskalduna, jantzia, aurrerazalea eta
parte-hartzailea izatea da.
Erabilitako leloa dagigun! da eta honen bitartez, ekintzarako gonbitea adierazi nahi da. Beste inori egiten zaion
eskaria barik, geure buruari egiten dioguna. Kurutziaga eta Ibaizabal
ikastoletako kideei egindako deia da. Eta baita Durangaldea
euskaldun izan dadin lanean diharduten guztiei zuzenduriko gonbitea.
Parte hartu, parte izan eta parte eman nahi duten guztiei egiten diegun
proposamena.
Egin dagigun. Guk. Denok.
Asmo bat baino gehiago da. Ekiteko deia da.
Dirua zertarako?
Ibilaldietan bildutako dirua (kamisetak, janaria, edaria, zozketak... saldu bitartez lortutakoa) ikastolak laguntzeko izaten da, eraikinak zaharberritu, berriak eraiki... Azken finean, ikastolak bizirauteko gizarteak emoten duen laguntza da, euskaraz ikasteko aukera handitu dadin.
Aurten, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolek antolatutako Ibilaldia 2016 honekin, diru-irabazien erdia Kurutziaga Ikastolako Haur Hezkuntzako eraikina berritzeko erabiliko da eta beste erdia, Ibaizabal Ikastolako Batxilergoko eraikin berriaren zorra ordaintzeko erabiliko da.
Eskerrik asko, beraz, modu batera edo bestera helburuok betetzen
lagunduko diguzuen guztioi: zuen laguntzagaz biharko euskaldun prestatu
eta aurrerazaleak hezten jarraituko dugu!
Informazio gehiago eskuratzeko (orain arte egindakoak, egitaraua, aparkalekuak, guneen kokapena...):
Maiatzak 17an, GLTBIQ-en eguna dela aldarrikatu dugu baita ikastolan ere, ekintza ezberdinak aurrera eramanez. Hona hemen zuon lan eta partehartzearekin sortutako ormairudiak, ikusi zein ingurukoekin partekatzeko aukera izan dezagun:
Aniztasunak gizartea aberastu egiten duela, argi
daukagu, beraz, edozein pertsonak dituen berezitasunak, ezberdintasunak,
zein hartutako erabakiak errespetatzearen alde lan egiten jarraitu
beharko dugu, inor baztertua edo baldintzatua senti ez dadin!!!
Zuen lanekin sortutako bideoklipa ere berton daukagu, familian zein lagunartean gozatzeko aukera zabalduz:
Aurreko astean, eguraldia lagun, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa bisitatu genuen. Madariaga dorretxean izan ginen, Urdaibai erreserba naturalean dauden animalia zein landareak gertutik aztertzeko aukera izanez.
Eraikinaren barnean, mundu osoko animalia eta landara ezberdinen inguruko informazio pila jaso dugu, modu ezberdinetan: panelak, akuarioak (ur geza/ur gazia), begiraleen azalpenak... Ganera, talde txikietan eskulan bat ere egiteko aukera izan dugu!!!
Kanpoaldean, kostaldeko izakiak aztertzeko tartea ere izan dugu, arrokak aztertu, landareak ikertu, animalien aztarnak topatu... Eta nola ez, taldean bazkaldu eta jolasteko astia ere atera dugu!!
Egindako bisita gogoratzeko eta han zintzoak izan garela ziurtatzeko, ziurtagiri bat ere jaso dugu!! Egun borobila, benetan!!!
Norbaiti parajea erakutsi nahi izanez gero, edota naturaren inguruan egiten diren ekintzen berri izateko, berton daukazue Euskadiko Biodibertsitate Zentrokoen web helbidea: