Egunero alkarregaz egiten dugu Larramendi Ikastola, herria eta ikastolaren artean etengabeko elkarrekintzaren bitartez. Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira gure eta beste ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara bat. Egunero lantzen ditugun kontzeptuak direnez, gure leloa era naturalean gure izaera azaltzen duela uste dugu.
Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldia jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila.
Berton Egunero alkarregaz abestiaren bideoklipa:
Ibilaldiak lau gune izango du: Egunero izenekoa, ikastolan kokatua; Erdu, Iturbaltzako auzoan; Alkarregaz, Atelan; eta Jaio, herri erdigunearen hasieran. Egitarau herritarra, parekidea eta parte hartzailea landu dute, adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak egongo direlarik.
Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, berton Ibilaldiko web orriaren lastermarka:
Animatu partehartzera eta maiatzaren 27an hurbildu Mungiara (ahal ezkero, garraio publikoan), Larramendi ikastolak antolatutako jaiaz gozatzera!!!! Animo apolasterkari!!!!






















