Bertan, hainbat pertsonek jasandako istripu, gaixotasun...ek eragindako murrizketak zein oztopoak azaltzen dira. Protagonistek beraien barne indar, gogoko kirola egokitu eta ingurukoen laguntzari esker, bizitzan topatutako oztopoak nola gainditzen dituzten ere azaltzen digute.
www.anderdeuna.eus
2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena
Kirol egokitua
Etikan landutako Eitb-ko Ur Handitan telebista saioaren bideoa daukagu ikusgai, hurrengo estekan klikatuta, etxekoekin zein lagunekin ere ikusteko aukera eduki dezagun:
2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala
Euskaldunak non, ZIRKORRIKA han
Euskal Herrian ere, KORRIKAren inguruan, hainbat ekintza polit sortu egin dituzte:
Zirkorrika zeinu hizkuntzan
Geuk, ohikolez, Korrika Txiki antolatu dugu, Ander Deunatik atara eta Sopela zeharkatuta, Zipiriñekoekin bat egin eta Urkon bukaera ekitaldia ospatuz:


Korrikaren inguruko beste hainbat bideo, argazki... ikusteko:
Azkenik, gogoratu, apirilak 9an KORRIKA Bukaera Jaia ospatuko dala Iruñean, aukera izatekotan, familia zein lagunartean euskaraz ondo pasatzeko aukera paregabea. Puzgarriak, ludoteka, magia, tailerrak, pailazoak, kontzertuak... Anima zaitez:
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
JUUL HAUTESKUNDEAK 2017.
Apirilaren
4an, JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu da. 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira, Euskal Herriko ikastoletan.
Hona hemen emaitzak bozken zenbaketa egin ondoren:
A kategorian (3-6 urte): 1) Margarita Del Mazo+Charlotte Pardi Azazkalo (Txalaparta).
2) Jessica Herthel+Jazz Jennings Jazz naiz (Bellaterra ediciones).
3) Hazel Maskell Animalia handien liburu handia (Ttartalo)
B kategorian (6-8 urte): 1) Txomin+Peru Magdalena,Txomintxo eta Perutxo maiteminduta (Elkar)
2) Leire Bilbao, Martin, egon geldi (Elkar).
3) Bertol Arrieta, Buru galdu zuen jirafa (Elkar).
C kategorian (8-10 urte): 1) Totti Martinez de Lezea, Nur eta banpiroeen dantza (Erein).
2) Uxue Alberdi, Bi kobazulo (Elkar).
3) Fernando Morillo, Maddi eta euskal piratak (Gaumin).
D kategorian (10-12 urte): 1) Jeff Kinney, Greg 6: etxean itxita (Alberdania).
2) Estibaliz Vivanco, Argixorgin (Elkar).
3) Lur Gallastegi, Uda bat Senegalen (Elkar).
E kategorian: (12-16 urte): 1) Jasone Osoro, Ezekiel (Elkar).
2) Jon Arretxe, Beti Iparralderantz (Erein).
3) John Andueza, San Ferminetan, Lesakan (Elkar).
I kategorian (ilustratzaileak): 1) Juan Luis Landa eta Iván Landa
2)Mikel Valverde
3) Eider Eibar
4) Jokin Mitxelena
5) Josu Mitxelena
Behekaldeko estekan klikatuz gero, honako informazioa duzue:
- Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
- Eguneko partaidetza-datuak
- Argazki gutxi batzuk
Zorionak hautatuenak izan zareten idazle eta ilustratzaileei! Eskerrik asko beste guztioi ta baita partaide izan zareten guztioi ere! Animo apolasterkari, ekin liburuei!!!
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)


