2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

Badator 20.KORRIKA!!!

AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean amaituko da, BATZUK lelopean. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.

Jakin badakigunez, Korrika AEK-k antolatzen duen ekitaldia da, euskara lagundu, zabaldu eta erabili asmoz, Euskal Herriko herri ezberdinak korrikaz zeharkatzean datzana. Amaiera egunean, ekintza ezberdinak burutzen dira: lekukoaren barneko mezua irakurri, kontzertuak, puzgarriak, pailasoen emanaldiak, taloak jan, lagun zein familikoekin euskaraz gozatu....

Herritarren eta elkarteen laguntza beharrezkoa da guztion artean arrakastaz aurrera eraman ahal izateko (petoa zein arropa erosi, parte hartu, euskaraz aritu...). Azken ekitaldietan, munduko 5 kontinenteetako herrialde ezberdinetan dauden euskaldunek ere, beraien alea jarri eta Korrika ezberdinak ospatu dituzte, Txinan, New Yorken, Australian, Londresen...


 Batzuk izango da 20.Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’ hitzen arteko jolasa da: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.

Aurtengo ibilbidea ezagutzeko, berton daukazu irudia, herriz herri igaroko den data ta aurrikusitako ordua zehaztuta:


Zirkorrika da 20.Korrikarako sortu duten abestiaren izenburua eta berton daukagu entsaiatzeko aukera, bideoklipa karaokez lagunduta eta letra ere eskura dugularik:



Karaoke gabeko (letra ikasi dugunerako) ,bertsio instrumentala (hitzik gabekoa) eta piktogramez lagundutakoa ere eskura. Ea zein duzun gogokoen:





Dokumental bat ere sortu dute, Euskararen lau aurpegi izenekoa. Berton, 4 pertsonek euskararekiko izandako bizipenak deskribatzen dituzte. Ea zer deritzozun:


Beste hainbat informazio, eguneroko bideo-kronika, karrera uneoro non dagoen markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda, argazkiak, bideoak... ere izango dira ikusgai. Korrikaren webgunean sartu baino ez duzu egin behar:
http://www.korrika.eus/

Azkenik, Argia-ren webgunean, Korrikaren hogei edizioetako abestiak aurkituko dituzue eta baita abesti bakoitzaren inguruko informazioa ere:


Animo, apolasterkari, ekin zeuk ere aurtengo KORRIKAri!!!!! 
Abestu, dantzatu ta euskara lagundu!!!!


2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala

Mila gau eta bat gehiago!!

Salam Aleikum,


Aurrekoan, gelan izandako hitzaldiari esker, beste lurralde bateko jendearen hizkuntza, ohitura, bizimodu, janzkera, sineskera...gelatik bertatik, hobeto ezagutzeko aukera izan genuen. Beraien lekuan jarri ginen tarte batez eta hainbat informazio berri jaso genuen.

Eskertzekoa benetan agertutako prestutasuna eta baita, izandako jarrera ere!!

 

Hona hemen, gelan lantzen gabiltzan gaiaren inguruko bi laburpen ikusgai, ea zein duzun gogokoen:

 4.unitatearen laburpena

 

 


Arabierara hurbiltzeko,bere idazkera ezagutzeko eta hainbat hitz arabieraz ikasteko, aukera ederra  ere badekozu:

 Mila animo eta bat gehiago,apolasterkari!

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu munduko herri ezberdinetan. Ospakizun eguna baino, aldarrikapen eguna dela esan genezake, gaur egun, oraindik, emakumeek ez baitute gizonekiko berdintasunik eguneroko bizitzan.


Denon esku dago, egoera bidegabe hau salatu eta buelta emotea, berdintasunaren alde lan eginez eta dauden ezberdintasunekin bukatuz. Hau dela eta,  hainbat ekintza burutu ditugu:  bideoak ikusi eta hausnartu, kontzientziak pizteko "Emakumea eta kirola" inguruko horma-irudiak sortu, abestiak ikasi…


Ikastolako kide guztiok arroparen bat morez jantzita etorriko gara (berdintasunaren kolorea), emakumeek jasaten duten egoera bidegabe hau salatu eta gizon zein emakume izan, berdintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. 

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna

Aratuste jaia

Aurten ikastolak aukeratutako "Gaua" gaiaren barnean, 3 eta 4.mailakoo ikasleak "lotiz" mozorrotu gara. Urkon burutu dugu dantzaldia, ipurtargi, banpiro, saguzahar, bonbila, hontza... lagun izan ditugularik.


Benetan ederto atera da, igertzen da entsaioetan jo ta ke aritu garela. Urkon dantzatu eta antzeztu genuen bezala, Euskararen txantxangorria dugu ametsetako musika, euskaraz arituko garen Euskal Herriarekin egiten dugulako amets. Amets hau egia bihurtzea gure esku edo hobe esanda, gure ahoetan dago, beraz, ekin ametsak errealitate bihurtzeari., mingaina euskaraz etengabe dantzatuz.


Zelako dantzari trebeak zareten, irakasleoi kostatu zaigu zuen erritmoa jarraitzea. Gainera, esan beharra dago, besteen ikuskizuna ere arreta handiz eta txaloz lagunduta jarraitu dugula. Gora zuek!!! Gora aratusteak!!




2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Elikadura osasuntsua

3.unitateari bukaera emoteko, elikadura osasuntsuaren inguruko irteera aurrera eraman dugu. Arteako Eroskira joan gara eta han, hainbat lan ezberdin burutu dugu.


Talde osoa gelaka bananduta, gela batekoak Artean zehar ibili dira, bikoteka denda ezberdinek nola erakartzen gaituzten konturatzeko (kartelak, argiak, eskeintzak, beherapenak...). Beste taldekoak Eroski barneko gelara zuzendu gara, han elikadura osasuntsuaren inguruan aritu gara (elikagaien taldeak, ze onura dakarguten, zenbatero jan beharko genituzkeen...) eta baita ere, elikagaiak dituzten etiketetako informazioa atzematen (dituzten propietateak kolorez identifikatzen, eskeintza bereziak, EHko jatorrikoak direnak...).



Behin teoria bukatuta, praktikari ekin diogu eta hiruzpalau taldetaan bananduta, gurditxoa hartu eta erosketa osasuntsua egiten aritu gara: 6 produktu erosi behar izan ditugu, elikagai talde bakoitzeko bana. Lortutakoan, gelara bueltatu gara, aukeraketaren arrazoiak gainontzeko taldekideei azaldu asmoz. Amaitzean, hamabitako ederra jan dugu, denok eskeinitako brotxeta frutez gozatu dugularik.


 Taldeen arteko txanda aldaketa egin dugu, bakoitzak besteek egindakoa egin asmoz. Bukaeran, bazkaldu eta dena txukun txukun utzita, kanpoko zelai batean jolasten aritu gara. Edukitako jarrera ederrarekin oso gustura eta ikasitakoa barneratuta...
ZORIONAK APOLASTERKARI!!!!


Zalantza bat : tomatea, fruta edo barazkia da??? Zergatik??