Lokomozio aparatuaren inguruko informazioarekin aurrera goaz eta jada badakigu zeintzu diren gizakion giharrik garrantzitsuenen izenak eta kokalekua, eta baita zein den beraien eginkizuna, zenbat dauden, bi mugimendu mota daudela (borondatezkoak eta oharkabekoak), giharrek bikoteka lan egiten dutela (uzkurtu-luzatu)...
Sor daitezkeen lesioen inguruan ere hitz egin dugu (bai giharretan,
tendinitis baita giltzaduretan ere,
bihurdurak).
Ariketa fisikoa ezinbestekoa dela osasuntsu egoteko (8 arrazoi nagusi), luzatze ariketak noiz, zertarako eta zelan egin behar diren... ere ikasi egin dugu.
Hurrengo estekan sakatuz gero, 3.unitatearekin lotutako hainbat informazio eta irudi ikusteko aukera izango dugu:
Orain ikasitakoa gogoratzeko eta birpasatzeko modu interesgarria izan daiteke koadernoan irudi mapak osatzea. Ekin lanari, apolasterkari!!!