2017(e)ko urtarrilaren 20(a), ostirala

HEZURDURA


Gorputzeko hezurrik garrantzitsuenen izenak ikasi ditugu eta baita hezurdura zer den, zertarako balio duen, hezur mota ezberdinak daudela, giltzaduretan elkartzen direla, giltzadura mota ezberdinak...








Behekaldeko estekan ditugu orain arte Txanelan landutakoaren inguruko 3 kontzeptu/irudi mapa edo eskema. Ea zer deritzozun:


Ziur zuk koadernoan, are politagoak egiteko gai zarela. Animo apolasterkari, ekin lanari!!!



(Behekaldekoa ez dira estekak, irudi bat da. Orri horietan sartu nahi izanez gero, helbidea ordenagailuko goiko barran idatzi beharko dugu.)

2017(e)ko urtarrilaren 13(a), ostirala

KIVA eguna

Gaur, ikastolan KIVA proiektuari hasiera eman diogu. Beraz, gaurtik aurrera KIVA Ikastola gara.


 Aurrera eramango dugun lan honen bitartez, Ander Deuna ikastolan jazarpenik ez dugula onartuko eta holakorik gertatzean, konponbidearen parte denok izango garela aldarrikatu dugu.



Beraz, errespetuan eta elkarbizitza baketsuan oinarrituko gara, ikastolan giro atsegina mantenduz. Jazarpenik ikusiko bagenu, arazoaren berri emango dugu, biktima dena lagunduz.


Goizean, Pregoia irakurri dute 6.mailako ikasleek eta aurkezpena bertso eder baten bitartez osatu ere. LH osoa parte hartu dugu hasiera ekitaldi horretan, hasierako bertso eder hori, guztion artean abestuz.


Jarraian, gelan, pasabidea atontzeko kartelak sortu eta jarri ditugu, indarkeriaren aurkako mezu ezberdinak aldarrikatuz. KIVA koadernoen azalak koloreztatu ditugu eta aterpean gure eskuak margoan murgilduz, mural ederra sortu dugu.


Egun berezia izan da gaurkoa, ea hemendik aurrera ere, elkarrekin giro atseginean elkarbizitzen jarraitzen dugun!! Animo, apolasterkari!!!!