Berriz (Bizkaia) Durangaldea eskualdeko udalerrietariko bat da eta Ibaizabal errekaren goi aldean kokatuta dago. Naturgune zabala du, Oiz mendiaren magalean ibilbide askotarako aukera dagoelarik.
Berrizko iparraldea aldapatsua da eta aldapa hauek Oiz mendira (1.026 m) daramate. Udalerriko gailurren artean, Artiezu mendia (484 m) aipatu behar da.
Bere mugakideak, hurrengo sei hauek dira: Iparraldean, Garai eta Ziortza-Bolibar; Hegoaldean, Elorrio; Ekialdean, Mallabia eta Zaldibar eta Mendebaldean, Abadiño.
Inguru eder hau ezagutzeaz gain, hiru egun elkarrekin bizi izan ditugu, bi gau barne, Bizkaialdeko paraje honetan. Hainbat ardura hartu eta bete behar izan ditugu (jantokia antolatu, txandak, logelak, komunak, arropa ta bestelakoak...) baina, pena merezi izan du. Elkarrekin eginda, dena errezago suertatzen dela frogatu ahal izan dugu, beste behin ere!!!
Aisialdirako tartea ere izan dugu, begiraleek lagunduta, talde bitan antolatu gara: Hegoamerika eta Afrika. Honela, errefuxiatuen egoera eta ezberdintasun sozialak gertuagotik ulertzen saiatu gara eta beste errealitate eta gabeziak ezagutuz, berdintasuna eta elkartasuna balioak landu ditugu.
Ekintza ezberdinez gozatzeko aukera ere izan dugu, eguraldiak lagundu gaituenenan behintzat: mendi irteera eta tirolina, Amerika eta Afrikako mapen puzlea, zaku lasterketak, karterak egin, trivial, murala, "Quiero ser como Beckham" pelikula, "Top Talent"...
Agurtzeko ordua ailegatu denean, jarrera ederra edukitzeagatik zoriondu gaituzte, beraz, errepikatzeko modukoa!!! Hurrengo astean, udaz gozatzen hasteko aukera izango dugu, laster San Juan gaua (ekainak 23) dator eta!! Gora apolasterkariak!!!!!
www.anderdeuna.eus
2017(e)ko ekainaren 17(a), larunbata
2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala
WOW! Araba euskaraz 2017 Bastida
Aurten, Bastida herrian ospatzen da Araba Euskaraz. Atzera begiratuz, Bastidako guraso gazte batzuek amets egiten zuten euren umeak euskaraz eta euskal kulturaz haztearekin eta honela, 1979.urtean, gela bat, andereño bat eta zazpi bat ikaslerekin, ametsak errealitatearekin egin zuen topo.
Urteak joan urteak etorri, duela 25 urte hasitakoak bere jarraipena izan du eta askorentzat amets hutsa baino ez zen abentura hartatik, gaur egun, 10 gela, 13 irakasle eta 165 ume biltzen dituen ikastola dugu.
2005-06 ikasturtera arte eraikina eskola publikoarekin konpartitzen genuen baina 2006-07 ikasturtetik aurrera, ametsa errealitate bihurtu da eta denon ahaleginari esker, ikastola propioa dugu. Gaur egun HH, LH eta DBH-ko 1. eta 2. mailak (Assa Ikatolako aularioa direnak) baditugu ikastolan.
Egitarau tentagarria prestatu dute arabarrek, euskara ikasteko aukera indartu asmoz antolatzen den ikastolen jaian. Aitzaki ederra, beraz, igande honetan, Arabar Errioxan, familia zein lagun plan ezinhobea aurrera eramateko:
Berton, Bastida ikastolakoek aurtengo Araba Euskaraz-erako sortutako WOW! bideoklipa ikusgai:
Informazio gehiago, argazki, bideoak... ikusi nahi izanez gero, berton web orriaren esteka:
2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna
Antzerkia ikastolan
Aste honetan antzezlan ederraz gozatzeko aukera izan dugu ikastolan bertan, LHko 1,2,3 eta 4.mailako ikasle zein irakasleok.
Bi pertsonaia koloretsuk, egunerokoan sortzen dugun kutsaduraren inguruko hausnarketara bideratu gaituzte, gure jarrerak nola zuzendu ditzakegun erakutsi digutelarik, naturak jasaten duen hondamendiarekin bukatzen lagun dezagun.
Hainbat kontu bergogoratu eta beste hainbat ere ikasi egin dugu. Denok daukagu natura ez kaltetzeko ardura eta betebeharra:
* Zaztarrontzi zein berziklatzeko kontenedoreetara botatzen dugun hainbat objetu (ur botilak, tetra brick-ak, kartoiak...) objetu ezberdinak sortzeko berrerabili egin daitezke. Buruari eragin!!
*Etxeko hondarrak konposta bihurtzeko kutxak ere, etxe askotan erabiltzen ditugu, gero ortuak ongarritzeko.
*Berrerabili ezin direnean edo ezin dugunean, material bakoitzak badu berziklatu ahal izateko bere ontzia: horia, urdina, berdea, marroia, laranja... Honela guk berrerabili ezin dugunean, Udaletxea arduratuko da material honen berziklatzeaz, ahalik eta zabor gutxiena sortuz.
*Olioarekin ere arreta berezia eskatu digute, sukaldetik zein komunetik botata, ibai eta itsasoetan bukatzen du. Gelan ikasi bezala, olioa ez denez disolbatzen, baizik eta ur gainazalera igotzen, kalte handiak eragiten duen geruza bat sortzen du: argia ezin da sartu, hainbat izaki ezin dira atera, olioa irentsi eta kutsatuta hiltzen dira....

Gaiarekin lotutako edukiez gain, ikuskizun batean nola portatu behar garen ederto badakigula ere, beste behin erakutsi genuen: 200 ikasle inguru aretoan eta zalaparta handirik sortu gabe, denok gai izan ginen ikuskizuna arretaz jarraitzeko aukera. Eta nola ez, antzezleen lana txalo zaparradaz eskertu!!!!
Zorionak apolasterkari, ekin azken txanpari!!!!!
2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala
Egunero alkarregaz. Ibilaldia 2017 Mungia
Aurten, Ibilaldia Mungiako Larramendi ikastolak antolatu du bere 50.urteurrenean.
Egunero alkarregaz egiten dugu Larramendi Ikastola, herria eta ikastolaren artean etengabeko elkarrekintzaren bitartez. Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira gure eta beste ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara bat. Egunero lantzen ditugun kontzeptuak direnez, gure leloa era naturalean gure izaera azaltzen duela uste dugu.
Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldia jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila.
Berton Egunero alkarregaz abestiaren bideoklipa:
Ibilaldiak lau gune izango du: Egunero izenekoa, ikastolan kokatua; Erdu, Iturbaltzako auzoan; Alkarregaz, Atelan; eta Jaio, herri erdigunearen hasieran. Egitarau herritarra, parekidea eta parte hartzailea landu dute, adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak egongo direlarik.
Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, berton Ibilaldiko web orriaren lastermarka:
Animatu partehartzera eta maiatzaren 27an hurbildu Mungiara (ahal ezkero, garraio publikoan), Larramendi ikastolak antolatutako jaiaz gozatzera!!!! Animo apolasterkari!!!!

2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena
Mendikosolo
Aurreko ostiralean Arrigorriagara hurbildu ginen, taldekideekin batera naturaz gozatu eta gehiago ikasi asmoz.
Bi ibilbide egin genituen: lehena, basotik zuhaitz ezberdinak ikusten eta dinamita fabrikako aztarnak ikertzen. Bigarrena, lakua inguratu eta animalia ezberdinak eta inbaditzaileak zeintzu diren ikusten.
Indarberritzeko, atseden pixkat eta bazkari osasuntsua egin genuen, paraje ederrean. Ingurunea topatu bezala utzi ondoren, tailer bat egitera gonbidatu gintuzten: indaba bana landatzea.
Orain, landareak zaintzeko gai garela erakutsi beharko dugu (beharreko argia eta ura zaindu, lurrean edo lorontzi handiago batean berlandatu, igokaria denez,kainabera bat jarri, hau baliatuz igo dadin...).
Animo apolasterkari, ekin lanari, ziur uda bukaeran uzta jasoko duzula ta!!!!!!
Azkenik, autobusez itzuli gara, lagunartean ikusi eta ikasitakoaren gainean gustura asko arituz. Eskerrik asko begiraleei, erakutsitako inguru zoragarriengatik eta gurekiko izandako arretagatik. Familia zein lagunartean esperientzia bizi zein partekatu nahi ezkero, berton dago esteka:

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala
Homofobiaren aurkako eguna
Ander Deuna ikastolan berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan
hezten jarraitzeko asmoz, maiatzaren 17an LGTBIQ fobiaren aurkako eguna
ospatu genuen.
Hainbat ekintza burutu genituen, harreman aukera askeaz hausnartu eta Homofobia arazoaren inguruko kontzientzia pizteko helburuarekin:
Hainbat ekintza burutu genituen, harreman aukera askeaz hausnartu eta Homofobia arazoaren inguruko kontzientzia pizteko helburuarekin:
Gaiaz informazio eta irudiak bildu genituen, taldekideekin partekatu, EITBko Ur Handitan programako Transexualitatea saioa eta Gente maravilosa contra la homofobia bideo laburra ikusi genituen, hauen gainean jardun, ormairudiak sortu...
Bitartean, elkarrekin bizipenak eta iritziak elkartrukatu ditugu. Honela, hobeto ezagutu eta ondo pasatzeaz gain, aberastu egin gara!!! Zorionak apolasterkari!!!!
2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala
Gorbeiako Natura Parkea
Aste honetan Gorbeiako Natura Parkea bisitatu egin dugu. Lehendabizi, Areatza herrian dagoen eraikina ezagutu egin dugu, hango begiraleei esker.
Gorbeiako naturaren inguruko hainbat informazio interesgarri jaso dugu bertan: zer den natura parke bat, zergatik eta nola dagoen babestuta, Gorbeiako gurutzea zein probintzietan dagoen, txori ezberdinen soinuak eta berezitasunak, oreinen bizitzaren inguruko informazioa (adarrak, beraien arteko borrokak iraila-urri inguruan)...
Handik atera eta hamaiketakoa hartuta, Gorbeiako Saltropo ingurura joan gara begiraleek lagunduta, naturaz gozatu eta hurbiletik ezagutzera. Autobusa matxuratu eta ibilbidea pixkat moldatu behar izan dugu, eta horri esker, hainbat animali hurbiletik ikusi ditugu bidean. Behin ailagatuta, begiraleek prestatutako yinkana ederra egin dugu taldeka.

Bukatzeko, ingurune ederrean eta konpainia ezinhobean bazkaldu, ikasitakoa partekatu eta atseden pixkat hartu egin dugu. Lurrean utzitako txerrikeriak jaso eta autobusez bueltatu gara ikastolara. Nekatuta baina pozik heldu gara. Jarrera ederra eduki dugu, beraz, horrela edozein lekura joan gaitezke.

Zorionak apolasterkari!!!!
2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala
Alaine Agirre, bisitan
Gaur bisita ederraz gozatzeko aukera izan dugu: Alaine Agirre Garmendia idazle bermeotarra etorri egin da Ander Deuna ikastolako mediatekara, 4.mailako ikasleekin hizketaldia egitera. Datorren astean, 3.mailako ikasleekin egotera etorriko da bueltan, eta gaur beragaz horren gustura egonda, gu ere gonbidatu gaitu.
Nire potxolina maitea, Letra txarra daukat, eta zer?, Nora joan da aitona?, Bihotza lo daukat, eta zer?, Hau ez da zoo bat!!... liburuak idatzi ditu besteak beste eta sortzen dabilen ipuin zein bilduma berriez ere hitz egin digu.
Ganera, liburuez aparte, bere eta gure idazle bizitzaz ere aritu gara solasean, liburuak idazteko ideiak nondik atara, pertsonaien izenak, editore lanak, irakurle lanak... Ederto pasatzeaz gain, asko ikasi dugulakoan gaude!!!! Eskerrik asko, Alaine!!!!

2017(e)ko apirilaren 26(a), asteazkena
Kirol egokitua
Etikan landutako Eitb-ko Ur Handitan telebista saioaren bideoa daukagu ikusgai, hurrengo estekan klikatuta, etxekoekin zein lagunekin ere ikusteko aukera eduki dezagun:
Bertan, hainbat pertsonek jasandako istripu, gaixotasun...ek eragindako murrizketak zein oztopoak azaltzen dira. Protagonistek beraien barne indar, gogoko kirola egokitu eta ingurukoen laguntzari esker, bizitzan topatutako oztopoak nola gainditzen dituzten ere azaltzen digute.
2017(e)ko apirilaren 7(a), ostirala
Euskaldunak non, ZIRKORRIKA han
Euskal Herrian ere, KORRIKAren inguruan, hainbat ekintza polit sortu egin dituzte:
Zirkorrika zeinu hizkuntzan
Geuk, ohikolez, Korrika Txiki antolatu dugu, Ander Deunatik atara eta Sopela zeharkatuta, Zipiriñekoekin bat egin eta Urkon bukaera ekitaldia ospatuz:

Korrikaren inguruko beste hainbat bideo, argazki... ikusteko:
Azkenik, gogoratu, apirilak 9an KORRIKA Bukaera Jaia ospatuko dala Iruñean, aukera izatekotan, familia zein lagunartean euskaraz ondo pasatzeko aukera paregabea. Puzgarriak, ludoteka, magia, tailerrak, pailazoak, kontzertuak... Anima zaitez:
2017(e)ko apirilaren 5(a), asteazkena
JUUL HAUTESKUNDEAK 2017.
Apirilaren
4an, JUUL hauteskunde literarioen 19. edizioa ospatu da. 17.000 boto-emaile baino gehiago izan dira, Euskal Herriko ikastoletan.
Hona hemen emaitzak bozken zenbaketa egin ondoren:
A kategorian (3-6 urte): 1) Margarita Del Mazo+Charlotte Pardi Azazkalo (Txalaparta).
2) Jessica Herthel+Jazz Jennings Jazz naiz (Bellaterra ediciones).
3) Hazel Maskell Animalia handien liburu handia (Ttartalo)
B kategorian (6-8 urte): 1) Txomin+Peru Magdalena,Txomintxo eta Perutxo maiteminduta (Elkar)
2) Leire Bilbao, Martin, egon geldi (Elkar).
3) Bertol Arrieta, Buru galdu zuen jirafa (Elkar).
C kategorian (8-10 urte): 1) Totti Martinez de Lezea, Nur eta banpiroeen dantza (Erein).
2) Uxue Alberdi, Bi kobazulo (Elkar).
3) Fernando Morillo, Maddi eta euskal piratak (Gaumin).
D kategorian (10-12 urte): 1) Jeff Kinney, Greg 6: etxean itxita (Alberdania).
2) Estibaliz Vivanco, Argixorgin (Elkar).
3) Lur Gallastegi, Uda bat Senegalen (Elkar).
E kategorian: (12-16 urte): 1) Jasone Osoro, Ezekiel (Elkar).
2) Jon Arretxe, Beti Iparralderantz (Erein).
3) John Andueza, San Ferminetan, Lesakan (Elkar).
I kategorian (ilustratzaileak): 1) Juan Luis Landa eta Iván Landa
2)Mikel Valverde
3) Eider Eibar
4) Jokin Mitxelena
5) Josu Mitxelena
Behekaldeko estekan klikatuz gero, honako informazioa duzue:
- Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
- Eguneko partaidetza-datuak
- Argazki gutxi batzuk
Zorionak hautatuenak izan zareten idazle eta ilustratzaileei! Eskerrik asko beste guztioi ta baita partaide izan zareten guztioi ere! Animo apolasterkari, ekin liburuei!!!
2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena
Badator 20.KORRIKA!!!
AEK-k antolatuta, 2017ko martxoaren 30ean Otxandion hasi eta apirilaren 9an Iruñean
amaituko da, BATZUK lelopean. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute
20. edizioaren omenaldia.
Jakin badakigunez, Korrika AEK-k antolatzen duen ekitaldia da, euskara lagundu, zabaldu eta erabili asmoz, Euskal Herriko herri ezberdinak korrikaz zeharkatzean datzana. Amaiera egunean, ekintza ezberdinak burutzen dira: lekukoaren barneko mezua irakurri, kontzertuak, puzgarriak, pailasoen emanaldiak, taloak jan, lagun zein familikoekin euskaraz gozatu....
Herritarren eta elkarteen laguntza beharrezkoa da guztion artean arrakastaz aurrera eraman ahal izateko (petoa zein arropa erosi, parte hartu, euskaraz aritu...). Azken ekitaldietan, munduko 5 kontinenteetako herrialde ezberdinetan dauden euskaldunek ere, beraien alea jarri eta Korrika ezberdinak ospatu dituzte, Txinan, New Yorken, Australian, Londresen...
Batzuk izango da 20.Korrikaren leloa, hizkuntza, kultura eta mundu
ezberdinek osatzen duten aniztasuna irudikatu nahian. ‘Bat’ eta ‘zuk’
hitzen arteko jolasa da: “Hizkuntza, Kultura, Mundu ‘BAT’ sendotzeko bidean, ‘ZUK’ ere bat
egin dezakezu, zeuretik, zeure hizkuntza-aberastasuna eta kultur
aniztasun unibertsala bizi ditzazun: ikasiz, erabiliz, ahalbidetuz”.
Aurtengo ibilbidea ezagutzeko, berton daukazu irudia, herriz herri igaroko den data ta aurrikusitako ordua zehaztuta:
Zirkorrika da 20.Korrikarako sortu duten abestiaren izenburua eta berton daukagu entsaiatzeko aukera, bideoklipa karaokez lagunduta eta letra ere eskura dugularik:
Dokumental bat ere sortu dute, Euskararen lau aurpegi izenekoa. Berton, 4 pertsonek euskararekiko izandako bizipenak deskribatzen dituzte. Ea zer deritzozun:
Beste hainbat informazio, eguneroko bideo-kronika, karrera uneoro non dagoen markatzen duen mapa, lekuko eramaileen zerrenda, argazkiak, bideoak... ere izango dira ikusgai. Korrikaren webgunean sartu baino ez duzu egin behar:
http://www.korrika.eus/
Azkenik, Argia-ren webgunean, Korrikaren hogei edizioetako abestiak aurkituko dituzue eta baita abesti bakoitzaren inguruko informazioa ere:
Animo, apolasterkari, ekin zeuk ere aurtengo KORRIKAri!!!!!
Abestu, dantzatu ta euskara lagundu!!!!
Abestu, dantzatu ta euskara lagundu!!!!
2017(e)ko martxoaren 24(a), ostirala
Mila gau eta bat gehiago!!
Salam Aleikum,
Eskertzekoa benetan agertutako prestutasuna eta baita, izandako jarrera ere!!
Hona hemen, gelan lantzen gabiltzan gaiaren inguruko bi laburpen ikusgai, ea zein duzun gogokoen:
4.unitatearen laburpena
Arabierara hurbiltzeko,bere idazkera ezagutzeko eta hainbat hitz arabieraz ikasteko, aukera ederra ere badekozu:
Mila animo eta bat gehiago,apolasterkari!
2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea
Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu munduko herri
ezberdinetan. Ospakizun eguna baino, aldarrikapen eguna dela esan
genezake, gaur egun, oraindik, emakumeek ez baitute gizonekiko
berdintasunik eguneroko bizitzan.
Denon esku dago, egoera bidegabe hau salatu eta buelta emotea, berdintasunaren alde lan eginez eta dauden ezberdintasunekin bukatuz. Hau dela eta, hainbat ekintza burutu ditugu: bideoak ikusi eta hausnartu, kontzientziak pizteko "Emakumea eta kirola" inguruko horma-irudiak sortu, abestiak ikasi…
Ikastolako kide guztiok arroparen bat morez jantzita etorriko gara (berdintasunaren kolorea), emakumeek jasaten duten egoera bidegabe hau salatu eta gizon zein emakume izan, berdintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.

2017(e)ko martxoaren 2(a), osteguna
Aratuste jaia
Aurten ikastolak aukeratutako "Gaua" gaiaren barnean, 3 eta 4.mailakoo ikasleak "lotiz" mozorrotu gara. Urkon burutu dugu dantzaldia, ipurtargi, banpiro, saguzahar, bonbila, hontza... lagun izan ditugularik.
Benetan ederto atera da, igertzen da entsaioetan jo ta ke aritu garela. Urkon dantzatu eta antzeztu genuen bezala, Euskararen txantxangorria dugu ametsetako musika, euskaraz arituko garen Euskal Herriarekin egiten dugulako amets. Amets hau egia bihurtzea gure esku edo hobe esanda, gure ahoetan dago, beraz, ekin ametsak errealitate bihurtzeari., mingaina euskaraz etengabe dantzatuz.
Zelako dantzari trebeak zareten, irakasleoi kostatu zaigu zuen erritmoa jarraitzea. Gainera, esan beharra dago, besteen ikuskizuna ere arreta handiz eta txaloz lagunduta jarraitu dugula. Gora zuek!!! Gora aratusteak!!

Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)