2016(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

EUSKARA ASTERAKO ABESTIAK


EUSKARA ASTEA badator eta hori dela eta Euskaraokerako abestiak berton ditugu, etxean ere abestu ta dantzatzeko aukera zabaldu asmoz. 



Gozatu eta pausu zein mugimendu ezberdinak sortu, gero danon artean emanaldi edarra osatu dezagun.



Animo apolasterkari, ekin abesteari eta dantzari!!!!

2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

EMAKUMEAREN INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA


Azaroak 25, EMAKUMEAREN  INDARKERIAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA dela eta, elkartaratzea egingo dugu ikastolan.


Arazo larri honen aurrean jarrera aktiboa izan asmoz, ekintza ezberdinak eraman ditugu aurrera, albisteak irakurri, kontzientzia piztu, ormairudiak sortu...







 Berton, azaroak 25ean ataratako argazkiekin  eta "Morez" abestiak lagunduta, Hezkidetza lantaldeak sortutako bideoa ikusgai:


2016(e)ko azaroaren 22(a), asteartea

IPAR AMERIKAKO AMERINDIARRAK

Ipar Amerikako amerindiarren (Lautada Handietako indiarrak, Basamortuko biztanleak eta Inuitak) inguruko kontzeptu mapak ditugu behekaldeko estekan sakatuta:.


Hitz batzuk irudi bihurtzeak, honelako kontzeptu mapak egiteak... asko erraztuko digu informazioa barneratu eta gogoratzen. Ea gustoko ditugun eta koadernoan antzekoak osatzen ditugun.

Animo apolasterkari, ziur ederrak ateratzen zaizkizula!!!



2016(e)ko azaroaren 11(a), ostirala

Arte Ederrak!!!!!!!

 Gaur Arte Ederrak museoan izan gara. Gutariko askok, aldez aurretik ezagutzen genuen arren, taldekide eta begiraleekin asko ikasi dugu. Jarrera egokia izan dugu, adi adi egon gara, jakinminez:


Bukatzean, Guggenheim alboko parkerantz abiatu gara bazkaltzera, euririk egin ez duela aprobetxatuz. Bazkalostean, hango sare, tobogan, kulunka, pilota erraldoi....etan asko gozatu dugu.


 Azkenik, autobusez itzuli gara ikastolara, lagun artean. Egun ederra!!!