2016(e)ko irailaren 23(a), ostirala

KILOMETROAK 2016

Urriak 2an, Bergaran ospatuko da aurtengo Kilometroak jaia, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Bertan daukagu aurtengo ekitaldirako prestatu duten bideoklipa. Demasa da abestiaren izenburua, Emon taldeak konposatu egin du eta Maddi Iñarrak sortu du letra:





Informazio gehiago gura ezkero, hurrengo estekan sakatu eta bideo ezberdinak, abestiaren letra, egitaraua, albisteak... edukiko dugu eskuragai:


Abestu, dantzatu eta euskaraz, ondo pasatu!!!

2016(e)ko irailaren 16(a), ostirala

Gora gu!!!

Gela antolatuta, materiala banatuta, taldeak sortuta... bagaude lan egiteko prest!!!

Gelako argazkia ere egin dugu, eta egia esateko, ezin hobeto atera gara:



Badirudi udazkena astebete aurreratu zaigula aurten, beraz, eguraldi eskasari... aurpegi alaiak!!! Gora gu!!!


2016(e)ko irailaren 9(a), ostirala

Ikastolara buelta!!!

Hasi dugu jada 2016-17 ikasturtea!!!!  Aspaldi egon gabeko lankideak ikusita eta liburu berriak jasota, datorren astean lanari ekingo diogu.

Aurten ere proiektu ezberdinak eramango ditugu aurrera, denon lanari esker. Beraz, indarrak hartu eta kideei laguntza eman zein eskeintzeko prestatu.


Blogean trasteatzeko aukera ere ez galdu, gogoratu, ondo pasatuz ikasi ere egin dezakegula. Hainbat jolas, ipuin, albiste, eskulan... ditugu eskura, Matematika Txokoan, Irakurketa txokoan, Prentsa Txokoan, Aisialdian ....

Animo, apolasterkari, ekin gogotsu ikasturteari!!!!