2016(e)ko ekainaren 19(a), igandea

OPORRAK!!!

Lan ederra eginda, badoa udaberria eta badator uda, bihar bertan hasiko delarik, hain zuzen ere. Atseden hartu, lagunekin zein familiarekin aisialdian egoteko aukera aprobetxatu eta eguraldiaz gozatu, mendian, igerilekuan zein hondartzan, merezi dugu eta!!!


Opor hauek hainbat ekintzatarako erabil dezakegu: hitz egiteko, jolasteko, dantzatzeko, abesteko, pentsatzeko, kirola egiteko, hausnartzeko, laguntzeko, paseatzeko, bidaiatzeko, irakurtzeko, jaietaz gozatzeko... baina bereziki, zuok zeuok izateko eta irribarre egiteko.


Natura zaindu eta pertsonak errespetatu!!! Euskara ahoan, erabili dagigun uda osoan!!!

2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

Ikasturtea bukaera aldean, azken irteera egin dugu Bizkaiko hiriburuko beste museo batera. Aurrekoan, Gugenheimen museoaz gozatzeko aukera izan genuen, barnealdean zein kanpoaldean, eta oraingo honetan, pareko ibili gara baita ere, Ibaizabal itsasadar alboan.




Bisitan begiraleen azalpenei esker, itsasontzien inguruan ikasitakoaz gain, praktikan jarri eta itsasontziak egiteko tartea ere izan dugu. Hemendik, eskerrak eman nahiko genizueke, gurekin izandako arreta eta pazientzia. 



Bukatzean, guztiok batera bazkaldu eta dena jasota utzi ostean, jolasparkean topatutako kirolarien ariketak ikusten aritu eta elkarrekin jolastu dugu, eguraldia lagun!!!


Erakusketen, bisiten, ekitaldien... inguruko informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, hurrengo estekan sakatu baino ez duzu egin behar. (Bisita birtuala egin zein bideoak ikus daitezke, "Multimedia" atalean):