2016(e)ko apirilaren 29(a), ostirala

Guggenheim museora bisita



Aukera ederra gaurkoa, arteaz lagunartean gozatzeko. Museo kanpoaldean zein barnealdean, begiak gozarazi ditugu.








Benetan ikusgarria ikusitakoa, bai eraikina eta baita artelanak ere!!!






Artisten lanean murgildu eta elkarrekin sormen lanari ekin diogu. Eskertzekoa da begiraleek erreztutako materiala eta arreta.






Kanpoaldean bazkaldu ostean, eguzkia lagun, inguruan jolasean aritu gara. Dena jaso eta topatutako moduan utzita, ikastolara buelta, asteburuari gogotsu ekiteko.

Edukitako jarrera paregabearekin, edozein momentutan horrelako ekintza gehiago egin ditzakegula ederto baino hobeto erakutsi dugu. Zorionak, eta horrela jarraitu!!!!

2016(e)ko apirilaren 26(a), asteartea

Arnasketa aparatua


Gizakiok arnasa nola hartzen dugun zehaztasun handiagoz jakiteko (zeintzu atalek hartzen duten parte, atal bakoitzaren eginkizuna...) aurkezpen hau arretaz ikustea proposatzen dizugu:

Klementinaren arnas aparatua eta bere funtzioak


Koadernoan  kontzeptu mapak sor ditzakezue, bertoko informazioa laburtuz, liburukoa gehituz, osatuz, irudiak eginez...

Animo apolasterkari!!

2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Lurraren Nazioarteko Eguna




 Gaur, apirilak 22, Lurraren Naziarteko Eguna da. Guztion ardura da Lurra eta bera inguratzen duen atmosfera ere zaintzea, hurrengo belaunaldiek bizitzaz gozatzeko aukera eduki dezaten.







Berton daukazue unitate honi dagokion piktograma (irudiz osatutako eskema) eredu bat. Estekan sakatu eta izenburu berdina duen atalean klikatuz:  Gaia laburtuta piktogramen bidez

Ziur politagoa ere sortzeko gai garela!!!




Hau bai txoko zuria!! izenburupean txoko zuri bi ikusiko ditugu, gurea osatzeko ideia politak agertzen dira.


Animo apolasterkari, trasteatzera!!!!

2016(e)ko apirilaren 15(a), ostirala

"ONCE UPON A TIME..."

 It was great to have Forum Theatre & Education back again this year with us.

 
 We had a brilliant time and didn't stop laughing with Michael the book seller, Owly and Alice.

 


The songs were fun and we enjoyed singing and dancing to them. It was great!

2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

Badator JUUL kanpaina 2016

 Laster, apirilaren 21ean,  Euskal Herri osoko ikastoletan, irakur-liburuen hauteskundeak ospatuko ditugu, urtero bezala, Liburuaren Nazioarteko Egunean. Berton daukagu abestiaren karaokea, abestia ikasi eta giroa berotzen hasteko.



Karaokeaz gain, abestiaren letra, ahotsik gabeko karaokea, grabazio eguneko bideoa... eskuragarri ditugu, hurrengo estekan klikatuz gero:              

Liburuaren Nazioarteko egunean, apirilaren 21ean, ikasle bakoitzak, irakurritako liburuen artean, egile eta marrazkilaririk gogokoena aukeratu beharko du.

Pasabidean ikusgai egongo diren liburu ezberdinen azalak, argumentuak, marrazkiak, lagunekin berba egiteak... gure bozka prestatzen lagundu ahal digu.

Has gaitezen bada buruari eragiten eta JUUL 2016 hauteskundeetarako bozka prestatzen.
Animoooooo!!!!!

2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Azken txanpa!!!

Aste Santuko oporraldia bukatuta, ekin diogu azken hiruhilekoari. Ordu aldaketak ekarritako eguzki-argi luzatzearekin batera, arrastietan naturaz gozatzeko aukera handitzen zaigu, beranduago iluntzen baita, gure ordu berriaren arabera.



Udaberrian ohitura denez, hasi dira landareak eta zuhaitzak loratzen (okaranak lehenak) eta laster inguruko baratzak itxuraldatzen ikusiko ditugu, hasi dira jada baserritarrak lurra lantzen eta haziak ernetzen. Txoriak ere, gehiago hurbiltzen dira, zizareak jan asmoz, baratzerako prestatzen dabiltzan lur ongarrituen artean.




Azken hiruhilekoa, unitate berria, laster lantalde berria, proiektu berria...Indarberrituta, azken ahaleginak emateko prest, ekin diezaiogun bada, "Buruargia? Bizkorra? Zein jakintsua den natura!!!" unitateari, ziur bidean asko ikasi eta ondo pasatuko dugula!!!!!


Animo, gogoak bakarrik behar dira, eta horrek sobera ditugu!!!