2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Zuhaitzaren eguna

Zuhaitzaren eguna ospatu dute Lekeition, itsasbehera aprobetxatuz.

Horretarako, inguruko auzotarrek 700 zuhaitz landatu dituzte Garraitz uhartean. 11 espezie ezberdin izan dira, arteak eta gorostiak, batez ere. Zahartuta, ustelduta eta jausteko arriskuan zeuden pinuak aldez aurretik moztu ostean, zuhaitz berriak landatu dituzte gelditutako hutsuneetan.


Hemendik aurrera, zaindu egin beharko dituzte, handitzean, uhartean zehar, itzal berriak sortu eta txoriek bizileku izan dezaten. Natura denona izanda, denok zaindu behar baititugu geure bazterrak.




Beharbada norbaiti ezaguna egingo zaio ingurua, orain dela gutxi hurbil egonda. Bideoa ikusgai, beheko esteka sakatuz gero:

2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

Urrezko Zirkoa

Eguenean, Eliseos antzokia bisitatu genuen "Urrezko Zirkoa" antzezlana ikusteko aukera gozatuz.

 3 aktorek osatutako lan hau, bankuen eta esplotatzaileen jarrerak kritikatzen ditu. Izan ere, hauek, pertsonetaz eta beraien beharrizanetaz baliatzen dira beraien aberastasuna handitu asmoz. Honela, ezberdintasun sozialak handitu egiten dira: gutxi duenak, gero eta gutxiago dauka eta asko dutenek gero eta gehiago. Honen aurrean, partekatzea, da aktoreek hartzen duten jarrera, daukanak ez daukanari lagunduz.



Argazkian batzu trasto itxura daukagun arren, ederto portatu ginen eta jarrera honekin, edonora elkarrekin joan gaitezkela berriro ere erakutsi dugu.




Azkenean, heldu zaizkigu merezitako oporrak. Atseden hartu, ez daukanarekin partekatu eta indarberritu, Aste Santu ostean gogotsu lanari ekiteko!!!

2016(e)ko martxoaren 14(a), astelehena

LEKEITIO

Aurten, 3 egunetako irteera Aste Santua heldu aurretik egin dugu, Lekeitio herrira:

 



 Asteazken goizean, ikastolatik abiatu ginen 3.maila osoa, Bizkaiko kostaldeko herri euskaldun eder honetan hiru egun elkarrekin gozatu asmoz.







 Bertan, eguraldi eskasa lagun artean gaindituz, mendi irteera egin dugu Lea ibaiaren inguruan, Itsas-argia eta bere museoa bisitatu dugu, itsas-korapiloen tailerra burutu...   
                                        
Isuntza arraun elkartean izan gara eta han,  arraunketaren munduan erabat murgildu. Batetik bestera ibiliz, herria bera ezagutzeko tartea ere izan dugu.
Ekintza guzti hauez gain, portuan ibili gara, kofradiaren funtzionamendua ezagutzen, arrainontziak gertutik ikusten eta euskal arrantzaleen bizimodu gogorra hobeto ulertzen. 




Bi gau eta hiru egun elkarrekin topera partekatuta, barikuan ailegatu ginen familia artera. Lehertuta, baina ondo gozatuta!! Asteburuan indarberritu eta opor aurreko azken asteari aurre egitera!!!

Animo!!!!!




Familia edo lagunekin errepikatu nahi izanez gero, zein aterpea barrutik nolakoa den erakutsi, berton daukagu esteka erabilgarri:              

2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

Martxoak 8. Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen dugu munduko herri ezberdinetan. Ospakizun eguna baino, aldarrikapen eguna dela esan genezake, gaur egun, oraindik, emakumeek ez baitute gizonekiko berdintasunik eguneroko bizitzan.


Denon esku dago, egoera bidegabe hau salatu eta buelta emotea, berdintasunaren alde lan eginez eta dauden ezberdintasunekin bukatuz. Hau dela eta,  hainbat ekintza burutu ditugu aurreko astean: ormairudiak, abestiak, bideoak, hizketaldiak, hausnarketak...


Ikastolako kide guztiok morez jantzita etorri gara (berdintasunaren kolorea), emakumeek jasaten duten egoera bidegabe hau salatu eta gizon zein emakume izan, berdintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko.




2016(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

Xiang armada 兵馬俑



Qin, "Lehen Enperadorea"-ren mausoleoaren barruan, tamaina errealeko 7.000 zaldi eta gerlari eskulturaz osatutako multzoa da. Hiru zulo edo lubaki ezberdinetan daude kokatuta.




Eskultura hauek, K.a-ko 210-209.urte bitartean, Qin enperadorearekin batera lurperatu ziren, Enperadorearen hilobitik kilometro eta erdi ekialdera. Estatua horiek lurperatuta, Enperadoreak bere agindupeko tropak izaten jarraituko zuela uste zen.





Armada zegoen lehen lubaki edo zuloa, 1974. urtean aurkitu zuten, lehorteari aurre egiteko ur bila zebiltzan nekazari batzuk. Lubakiak 200 metroko luzera eta 60 metroko zabalera du eta 6.000 gerlari baino gehiago dauzka; haietako batzuk oraindik lurpean daude. Irudiak tamaina naturalekoak dira: 1,80 metro inguru neurtzen dute. 4 eta 8 metro arteko sakoneran lurperatuta aurkitu zituzten eta, tokian bertan, museo bat eraiki dute, "Lehen Qin Enperadorearen Terrakotazko Armadaren Museoa" izenekoa.


Irudi bakoitzak bere ezaugarriak ditu: batzuk bibotedunak dira, besteak ez, hainbat orrazkera dituzte, badira gazteak, zaharrak, etnia askotako ezaugarriak nabari zaizkie... Buruak eta eskuak aparte moldeatzen ziren eta gero gorputzei gehitzen zitzaizkien. Uniformeak haien maila militarraren erakusle ere badira. Soldadu bakoitzak arma bat zeraman: arkua, lantza, ezpata...



Jatorrian, irudiak kolore bizi eta distiratsukoak ziren, baina oxigenoarekin kontaktuan egon ondoren, handik bost ordura kolorea galdu eta herdoildu egin ziren. Arrazoi hori dela eta, koloreak mantentzen lagunduko duen teknika aztertzen ari dira eta, azterketa amaitu arte, oraindik lurpean dauden gerlariak ez dituzte argitara aterako.

Publikoarentzat ireki zen bigarren lubakiak 69 irudi ditu eta "Jeneralen lubakia" esaten zaio. Uste denez, armadaren estatu nagusia irudikatzen zuen. Lubaki hartan, lau zaldiren irudiak ere badaude.

Azkenik, hirugarren lubakiak mila gerlari inguru ditu, horietako asko oraindik zaharberritu gabeak.1980.urtean, bi gurdi margotu aurkitu ziren: haietako bakoitza 3.000 atalez baino gehiagoz osatuta dago. Bakoitzeko lau zaldiak gidari inperial batek gidatzen ditu. Ikerketa batzuen arabera, gurdiotako lehenak enperadorearen bidea lautzeko funtzioa omen zuen eta bigarrena, berriz, erregearen lo egiteko tokia omen zen.



 Bertatik bertara ikusteko aukera ere baduzu hurrengo estekan sakatuta:       Bideoa