2016(e)ko otsailaren 25(a), osteguna

Xhangai Xian Xi

 Berton daukagu Txinaren inguruko informazioarekin osatutako kontzeptu mapa bat. Ziur zuk beste modu batean antolatu, irudikatuko zenukeela eta ziur ere informazio gehiago baduzula.

 Animatu eta sortu koadernoan kontzeptu mapa bat, daukazun informazio guzti hori ikasteko eta gogoratzeko. Txina hitza erdian jartzea eta hortik geziak ateratzea aukera bat izan daiteke!!!





Txina osoan zehar ibilaldi bat egin nahi al duzu?

Txina bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzu, behekaldeko estekan sakatuta: Harresi Handia, Terrakotazko soldaduak, Ibai Horia, Hiri Debakuta, paisaiak, tenpluak...
 

Ondo pasa, langile!!!

2016(e)ko otsailaren 17(a), asteazkena

Xhangai Xian Xi, txinatarrekin ederki!!!

Harresi Handia

  
 K.a.-ko III mendetik aurrera eraiki zen harresia da, kanpo erasoetatik babesteko helburuarekin.





                                                                 

Harresia oso luzea da, 1.000 urtean zehar zenbait dinastiak eraiki zituzten harresiez osatuta dago.




6.400km dituela esan ohi den arren, 8.850 km-ko luzeera izatera heldu zen.



Gaur egun, 6.259km daude oraindik zutik.






Harresia, Qin dinastiaren burua izan zen Lehen Enperadorearen garaian hasi ziren erakitzen eta Ming dinastiaren garaian amaitu zen. Dinastia, aita-semeen kateari esaten zaio, hiltzean, agintea eskuratzeko eskubidea emonez.
 Qin Shihuang, Lehen Enperadorea

Lau eraberritze nagusi izan ditu mendeetan zehar:
  1. Qin dinastiarena (K.a. 208.urtean).
  2. Han dinastiarena (II mendean).
  3. Bost dinastia eta Hamar Erresumen garaikoa (1138-1198).
  4. Ming dinastiarena (1368.urtean). 

Harresiaren eraikuntza prozesuan, bertan lan egiten zuten langileak inguruko lapur eta gaizkileen mehatxupean zeuden eta asko hil ziren han. Hau dela eta, askotan, Harresi Handiari munduko hilerririk luzeena ere esaten zaio.


 Pasagune asko dauden arren, ate nagusiak hauek dira:





    Juyongguang pasagunea 

    Shanhaiguang pasagunea

     
     Niangziguang pasagunea


    Beheko mapan ikus dezakegun moduan, Shanhaiguang pasagunearen ostean, Laolongtou izeneko dorrea dago. Itsasoko uretan murgilduta, Harresi Handiaren hasiera da eta Old Dragon´s Head (Dragoi Zaharraren Burua) izenarekin da ezaguna:
     














     Old dragon´s head

    2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

    BADOAZ AURTENGO INAUTERIAK

     Urtero bezala, bi herri dira hasiera emon diotenak Euskal Inauteriei, urtarrilaren azken astean. Ekitaldi nagusia, zanpantzarrek egiten dituzten desfileek osatu dute: bata, urtarrileko azken astelehenean, Iturengo kaleetatik, eta bestea, asteartean, Zubietakoetatik. Zanpantzarrak bi herrietako biztanleek osatzen dituzte.

    Giltzurrun aldeari lotuta bi joare daramatzate eta aldakak erritmoan mugituz sortzen duten hotsa da, Euskal Herrian inauteriei hasiera ematen diena.
     



    Ordutik, hainbat herritan, egun eta modu ezberdinetan ospatzen ditugu: Lantz, Ustaritze, Zalduondo, Arizkun, Unanua, Durango, Altsasu, Amurrio, Aoiz, Mundakan, Tolosan...

    Gehiago jakin nahi izanez gero, bertoko estekan sakatu eta informazioa bila dezakezu:


    Berton ditugu pertsonaiarik ezagunenak:
     

    Geuk, asteburu luzea emon dugu Inauteriak ospatzen inguru honetan: ikastolan, familiarekin, lagun artean... Berton ditugu ikastolako ospakizuneko argazki batzuk ikusgai:



     Bukatzeko, asteburu honetan Algortan zein Santutxun, egingo diren ospakizunekin emongo zaie amaiera 2016ko inauteriei Euskal Herrian. Aukera baduzu, animatu ta parte hartu!!!

    2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

    Agate Deuna


    Urterolez, Agate Deuna bezperan, usadioak jarraituz, oles egitera ateratzen gara hainbat euskal herritar.


    III.mendean, Italiako Catania herrian, Agata izeneko emakumea jaio zen 231.urtean. Familia ospetsu bateko gazte siziliar bat, Quintianus izenekoa, Ageda konbetzitzen saiatu zen emakume baten laguntzaz, bere emaztea izan zedin. Baina Agedak ez zuen maite eta beraz, ez zuen berarekin harremanik eduki nahi.




    Quintianusek ezetza onartu ez, eta  mendekua hartu zuen. Gaztea torturatzeko eta bularrak mozteko agindua eman zuen. Azken arnasa botatzean, poztasun oihua egin omen zuen, Jainkoari eskerrak emanez. 251.urtean hil egin zen, Agate, hogei urte zituela.



    Astakeria galanta iruditzen zaigun aspaldiko ekintza hau, zoritxarrez, gaur egun ere, Euskal Herriko hainbat etxetan gertatzen da. Zenbait gizonezkok, beren botere zein indarra erabiliz, emakumeak beraiekin egotera behartu, isekatu, jipoitu zein hil egiten dituzte. Badago beraz, gure gizartean, horrelako egoerak salatu eta bukatzearen behar handia.


    Jasandako bidegabekeria eta bortizkeria gogoratu eta salatu asmoz,  Euskal Herriko bazter askotan, ohitura da egun horren bezperan, kopla zaharrak kantatzea, makilekin lurra joaz, erritmoa markatzeko. Diru edo janari eskean aritzeko ohitura da, jantzi tradizionalekin eta kriseilua lagun, etxez etxe zoriontasuna eta bakea eskatuz.













    Sakabanatuta dagoen herri interpretazio baten arabera, jaiaren jatorria lurra esnaraztea omen da, neguko solstizioaren ondoren. Hala, Agate Deuna askotan abere gisa irudikatzen da: ahuntz edo katu itxurarekin.

    2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena

    ARATUSTEAK 2016


     Ostiralean, otsailak 5, Inauteri ospakizuna ospatuko dugu Urko Kiroldegian.

    Aurreko urtean egin bezala, aurten ere bi ordutegi zehaztu dira ikusleak sar daitezen:
    Goizeko 10:15etan HH eta 11:00tan LH, DBH eta Batxilergoa.

    Gogoratu, txartela ezinbestekoa dela kiroldegira sartu ahal izateko!!

    Ikusleak ez garenok, aldiz, ikuskizuna prestatzen bukatu beharko dugu: beharrez gero,  mozorroari azken ikutuak eta dantzaren azken entsaioak egin beharko.

    Anino, Itsasoko arrantzale zein arrain izan, lotsak alde batera utzi eta....
    GOAZEN GOZATZERA!!!! ETA INGURUKOAK GOZARAZTERA!!!