Bihar, abenduak 12, Ander Deuna ikastolako gabon-jaia ospatuko dugu denok batera. Gure ikasleek, lehen hezkuntzako hirugarren mailakoek, Oskorriren "Alferraren astea" eta Zain taldearen "umea izan nahi dut" abestiak abestu eta dantzatuko dituzte.
Bukatzeko, Oskorriren ibilbide oparoa omentzeko "Euskal Herrian Euskaraz" abestuko dute elkarrekin.
Gabon jai zoriontsuak opa dizkizuegu.
Ondo pasa!!!
www.anderdeuna.eus
2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala
2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala
Bada ala ez da? Bai, bada!!
Gaur ireki ditu ateak Durangon, Euskal Liburu eta Diska Azokak berrogeita hamargarren aldiz.
Gaurkoan, ikasleek bakarrik edukiko dute aukera liburu eta disken azokaz gozatzeko, eta asteartera arte egongo da bertaratzeko aukera. Bost egun hauetan, hainbat idazle, musikari artista, marrazkilari eta euskalzale hurbilduko dira Durangora, beraien lanak aurkeztu eta ekitaldi ezberdinak eskeini asmoz.Ea hurrengo estekan sakatuta, bideoa ikusi eta aurpegiren bat ezaguna egiten zaizuen!!
Ate irekieraren bideoa
Animatu eta aukera baduzue, gozatu. Ea gogoko dugun liburu, jolas edo diskarik topatzen dugun, ziur baietz!!! Hitzaldiak, antzerkiak, magia, ipuin kontalariak, tailerrak, kontzertuak, artisauak... ere, lagun izango ditugu Durangoko gune ezberdinetan.
Joateko aukera ez daukagunontzat, irratian, telebistan eta egunkarietan jarraipen berezia egingo diotenez, berriak irakurriz, argazkiak zein bideoak ikusiz ... jarraitu ahal izango dugu han gertatutakoa.
Behekaldean, Durangoko Azokaren esteka daukagu, bertan klikatu eta egitarauak, albisteak...aurkitu ahal izango ditugu eta baita azokako gertakariak zuzenean jarraitzeko aukera ere!!!!!
Harpidetu honetara:
Iruzkinak (Atom)


