2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

BADATOR EUSKARA ASTEA


Ostegunean, abenduak 3an, Euskara Eguna ospatzen da mundu osoko bazter askotan.

Ikastolan, EUSKARA ASTEA ospatuko dugu urterolez, egunero ekintza bereziak ospatuz: txapak egin, tailerrak, jolasak, euskaraokea, dantza, txokolatada...


Ahoan euskara, bihotzean zirrara!!!!!


Euskaraokerako abestiak aukeratuta, entsaiatzen hasi beharko gara, LH osoaren aurrean abesteko eta besteen abestiez ere gozatu ahal izateko:


3.A: "Alferraren astea" (Oskorri)

 3.B: "Umea izan nahi dut" (Zain)


Animo ta ondo pasa!!!!!







2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

MOREZ ikusi eguna, beltzaren ordez...

Azaroak 25, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako eguna.

morez
Eguraldi traketsa egin arren, morez koloreztatu genuen ikastola, kide guztiak arropa morea jantzita etorri ginelarik. Ea denon artean, lortzen goazen guztiona dan arazo honeri behingoz bukaera emoten.
Uluka taldea lagun, bideoklipa abesten ta dantzatzen ere ederto pasatu dugu, berton daukagu esteka, gura dugunean entzun, ikusi edota partekatzeko:
Ikastola osoa morez jantzita abesten ere aritu ginen,  guztiok baikara arazo honen konponbiderako ezinbestekoak!!


20151125_102944