2015(e)ko abenduaren 11(a), ostirala

GABON-JAIA

Bihar, abenduak 12, Ander Deuna ikastolako gabon-jaia ospatuko dugu denok batera. Gure ikasleek, lehen hezkuntzako hirugarren mailakoek, Oskorriren "Alferraren astea" eta Zain taldearen "umea izan nahi dut" abestiak abestu eta dantzatuko dituzte.

Bukatzeko, Oskorriren ibilbide oparoa omentzeko "Euskal Herrian Euskaraz" abestuko dute elkarrekin.

Gabon jai zoriontsuak opa dizkizuegu.

Ondo pasa!!!


2015(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

Bada ala ez da? Bai, bada!!

Gaur ireki ditu ateak Durangon, Euskal Liburu eta Diska Azokak berrogeita hamargarren aldiz.

Gaurkoan, ikasleek bakarrik edukiko dute aukera liburu eta disken azokaz gozatzeko, eta asteartera arte egongo da bertaratzeko aukera. Bost egun hauetan, hainbat idazle, musikari artista, marrazkilari eta euskalzale hurbilduko dira Durangora, beraien lanak aurkeztu eta ekitaldi ezberdinak eskeini asmoz.



                                                       
Ea hurrengo estekan sakatuta, bideoa ikusi eta aurpegiren bat ezaguna egiten zaizuen!!

                                                        Ate irekieraren bideoa


Animatu eta aukera baduzue, gozatu. Ea gogoko dugun liburu, jolas edo diskarik topatzen dugun, ziur baietz!!! Hitzaldiak, antzerkiak, magia, ipuin kontalariak, tailerrak, kontzertuak, artisauak... ere, lagun izango ditugu Durangoko gune ezberdinetan.




Joateko aukera ez daukagunontzat, irratian, telebistan eta egunkarietan jarraipen berezia egingo diotenez, berriak irakurriz, argazkiak zein bideoak ikusiz ... jarraitu ahal izango dugu han gertatutakoa.

Behekaldean, Durangoko Azokaren esteka daukagu, bertan klikatu eta egitarauak, albisteak...aurkitu ahal izango ditugu eta baita azokako gertakariak zuzenean jarraitzeko aukera ere!!!!!




                                      

2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

BADATOR EUSKARA ASTEA


Ostegunean, abenduak 3an, Euskara Eguna ospatzen da mundu osoko bazter askotan.

Ikastolan, EUSKARA ASTEA ospatuko dugu urterolez, egunero ekintza bereziak ospatuz: txapak egin, tailerrak, jolasak, euskaraokea, dantza, txokolatada...


Ahoan euskara, bihotzean zirrara!!!!!


Euskaraokerako abestiak aukeratuta, entsaiatzen hasi beharko gara, LH osoaren aurrean abesteko eta besteen abestiez ere gozatu ahal izateko:


3.A: "Alferraren astea" (Oskorri)

 3.B: "Umea izan nahi dut" (Zain)


Animo ta ondo pasa!!!!!







2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

MOREZ ikusi eguna, beltzaren ordez...

Azaroak 25, Emakumeekiko indarkeriaren aurkako eguna.

morez
Eguraldi traketsa egin arren, morez koloreztatu genuen ikastola, kide guztiak arropa morea jantzita etorri ginelarik. Ea denon artean, lortzen goazen guztiona dan arazo honeri behingoz bukaera emoten.
Uluka taldea lagun, bideoklipa abesten ta dantzatzen ere ederto pasatu dugu, berton daukagu esteka, gura dugunean entzun, ikusi edota partekatzeko:
Ikastola osoa morez jantzita abesten ere aritu ginen,  guztiok baikara arazo honen konponbiderako ezinbestekoak!!


20151125_102944