2017(e)ko ekainaren 17(a), larunbata

Berriz

Berriz (Bizkaia) Durangaldea eskualdeko udalerrietariko bat da eta Ibaizabal errekaren goi aldean kokatuta dago. Naturgune zabala du, Oiz mendiaren magalean ibilbide askotarako aukera dagoelarik.


Berrizko iparraldea aldapatsua da eta aldapa hauek Oiz mendira (1.026 m) daramate. Udalerriko gailurren artean, Artiezu mendia (484 m) aipatu behar da.



Bere mugakideak, hurrengo sei hauek dira: Iparraldean, Garai eta Ziortza-Bolibar; Hegoaldean, Elorrio; Ekialdean, Mallabia eta Zaldibar eta Mendebaldean, Abadiño.

Inguru eder hau ezagutzeaz gain, hiru egun elkarrekin bizi izan ditugu, bi gau barne, Bizkaialdeko paraje honetan. Hainbat ardura hartu eta bete behar izan ditugu (jantokia antolatu, txandak, logelak, komunak, arropa ta bestelakoak...) baina, pena merezi izan du. Elkarrekin eginda, dena errezago suertatzen dela frogatu ahal izan dugu, beste behin ere!!!


 Aisialdirako tartea ere izan dugu, begiraleek lagunduta, talde bitan antolatu gara: Hegoamerika eta Afrika. Honela, errefuxiatuen egoera eta ezberdintasun sozialak gertuagotik ulertzen saiatu gara eta beste errealitate eta gabeziak ezagutuz, berdintasuna eta elkartasuna balioak landu ditugu.

Ekintza ezberdinez gozatzeko aukera ere izan dugu, eguraldiak lagundu gaituenenan behintzat: mendi irteera eta tirolina, Amerika eta Afrikako mapen puzlea, zaku lasterketak, karterak egin, trivial, murala, "Quiero ser como Beckham" pelikula, "Top Talent"...


 Agurtzeko ordua ailegatu denean, jarrera ederra edukitzeagatik zoriondu gaituzte, beraz, errepikatzeko modukoa!!! Hurrengo astean, udaz gozatzen hasteko aukera izango dugu, laster San Juan gaua (ekainak 23) dator eta!! Gora apolasterkariak!!!!!

2017(e)ko ekainaren 16(a), ostirala

WOW! Araba euskaraz 2017 Bastida


Aurten, Bastida herrian ospatzen da Araba Euskaraz. Atzera begiratuz, Bastidako guraso gazte batzuek amets egiten zuten euren umeak euskaraz eta euskal kulturaz haztearekin eta honela, 1979.urtean, gela bat, andereño bat eta zazpi bat ikaslerekin, ametsak errealitatearekin egin zuen topo.

Urteak joan urteak etorri, duela 25 urte hasitakoak bere jarraipena izan du eta askorentzat amets hutsa baino ez zen abentura hartatik, gaur egun, 10 gela, 13 irakasle eta 165 ume biltzen dituen ikastola dugu.

2005-06 ikasturtera arte eraikina eskola publikoarekin konpartitzen genuen baina 2006-07 ikasturtetik aurrera, ametsa errealitate bihurtu da eta denon ahaleginari esker, ikastola propioa dugu. Gaur egun HH, LH eta DBH-ko 1. eta 2. mailak (Assa Ikatolako aularioa direnak) baditugu ikastolan.


 Egitarau tentagarria prestatu dute arabarrek, euskara ikasteko aukera indartu asmoz antolatzen den ikastolen jaian. Aitzaki ederra, beraz, igande honetan, Arabar Errioxan, familia zein lagun plan ezinhobea aurrera eramateko:

 Berton, Bastida ikastolakoek aurtengo Araba Euskaraz-erako sortutako WOW! bideoklipa ikusgai:



Informazio gehiago, argazki, bideoak... ikusi nahi izanez gero, berton web orriaren esteka:

2017(e)ko ekainaren 8(a), osteguna

Antzerkia ikastolan

Aste honetan antzezlan ederraz gozatzeko aukera izan dugu ikastolan bertan, LHko 1,2,3 eta 4.mailako ikasle zein irakasleok.


Bi pertsonaia koloretsuk, egunerokoan sortzen dugun kutsaduraren inguruko hausnarketara bideratu gaituzte, gure jarrerak nola zuzendu ditzakegun erakutsi digutelarik, naturak jasaten duen hondamendiarekin bukatzen lagun dezagun.

Hainbat kontu bergogoratu eta beste hainbat ere ikasi egin dugu. Denok daukagu natura ez kaltetzeko ardura eta betebeharra:

* Zaztarrontzi zein berziklatzeko kontenedoreetara botatzen dugun hainbat objetu (ur botilak, tetra brick-ak, kartoiak...) objetu ezberdinak sortzeko berrerabili  egin daitezke. Buruari eragin!!

*Etxeko hondarrak konposta bihurtzeko kutxak ere, etxe askotan erabiltzen ditugu, gero ortuak ongarritzeko.

*Berrerabili ezin direnean edo ezin dugunean, material bakoitzak badu berziklatu ahal izateko bere ontzia: horia, urdina, berdea, marroia, laranja... Honela guk berrerabili ezin dugunean, Udaletxea arduratuko da material honen berziklatzeaz, ahalik eta zabor gutxiena sortuz.

*Olioarekin ere arreta berezia eskatu digute, sukaldetik zein komunetik botata, ibai eta itsasoetan bukatzen du. Gelan ikasi bezala, olioa ez denez disolbatzen, baizik eta ur gainazalera igotzen, kalte handiak eragiten duen geruza bat sortzen du: argia ezin da sartu, hainbat izaki ezin dira atera, olioa irentsi eta kutsatuta hiltzen dira....

 


Gaiarekin lotutako edukiez gain, ikuskizun batean nola portatu behar garen ederto badakigula ere, beste behin erakutsi genuen: 200 ikasle inguru aretoan eta zalaparta handirik sortu gabe, denok gai izan ginen ikuskizuna arretaz jarraitzeko aukera.  Eta nola ez, antzezleen lana txalo zaparradaz eskertu!!!!

Zorionak apolasterkari, ekin azken txanpari!!!!!

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Egunero alkarregaz. Ibilaldia 2017 Mungia

Aurten, Ibilaldia Mungiako Larramendi ikastolak antolatu du bere 50.urteurrenean.

Egunero alkarregaz egiten dugu Larramendi Ikastola, herria eta ikastolaren artean etengabeko elkarrekintzaren bitartez. Euskaltasuna, elkartasuna, elkarlana, auzolana eta konpromisoa dira gure eta beste ikastolen ezaugarri nagusietakoak. Horregatik, ikastolan, zu, hura, zuek, haiek, gu, ni… denok gara bat. Egunero lantzen ditugun kontzeptuak direnez, gure leloa era naturalean gure izaera azaltzen duela uste dugu.

Izan zirelako gara eta garelako izango dira esaldia jarraituz, orain dela 50 urte Larramendi Ikastola bultzatu zutenen ondarea 50 urte barru izango direnek izan dezaten aldeko lana egunerokoa dela erakutsi nahi dugu Ibilaldian, urte osoko ekintza ere baitelako. Katea apurtu ez dadila.

Berton Egunero alkarregaz abestiaren bideoklipa:


Ibilaldiak lau gune izango du: Egunero izenekoa, ikastolan kokatua; Erdu, Iturbaltzako auzoan; Alkarregaz, Atelan; eta Jaio, herri erdigunearen hasieran. Egitarau herritarra, parekidea eta parte hartzailea landu dute, adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak egongo direlarik.

Informazio gehiago eskuratu nahi ezkero, berton Ibilaldiko web orriaren lastermarka:


Animatu partehartzera eta maiatzaren 27an hurbildu Mungiara (ahal ezkero, garraio publikoan), Larramendi ikastolak antolatutako jaiaz gozatzera!!!! Animo apolasterkari!!!!


2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Mendikosolo

Aurreko ostiralean Arrigorriagara hurbildu ginen, taldekideekin batera naturaz gozatu eta gehiago ikasi asmoz.
  

Bi ibilbide egin genituen: lehena, basotik zuhaitz ezberdinak ikusten eta dinamita fabrikako aztarnak ikertzen. Bigarrena, lakua inguratu eta animalia ezberdinak eta inbaditzaileak zeintzu diren ikusten.


 Indarberritzeko, atseden pixkat eta bazkari osasuntsua egin genuen, paraje ederrean. Ingurunea topatu bezala utzi ondoren, tailer bat egitera gonbidatu gintuzten: indaba bana landatzea.

Orain, landareak zaintzeko gai garela erakutsi beharko dugu (beharreko argia eta ura zaindu, lurrean edo lorontzi handiago batean berlandatu, igokaria denez,kainabera bat jarri, hau baliatuz igo dadin...).
Animo apolasterkari, ekin lanari, ziur uda bukaeran uzta jasoko duzula ta!!!!!!


Azkenik, autobusez itzuli gara, lagunartean ikusi eta ikasitakoaren gainean gustura asko arituz.  Eskerrik asko begiraleei, erakutsitako inguru zoragarriengatik eta gurekiko izandako arretagatik. Familia zein lagunartean esperientzia bizi zein partekatu nahi ezkero, berton dago esteka:

2017(e)ko maiatzaren 19(a), ostirala

Homofobiaren aurkako eguna


 Ander Deuna ikastolan berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan hezten jarraitzeko asmoz, maiatzaren 17an LGTBIQ fobiaren aurkako eguna ospatu genuen.



Hainbat ekintza burutu genituen, harreman aukera askeaz hausnartu eta Homofobia arazoaren inguruko kontzientzia pizteko helburuarekin:



Gaiaz informazio eta irudiak bildu genituen, taldekideekin partekatu, EITBko Ur Handitan programako Transexualitatea saioa eta Gente maravilosa contra la homofobia bideo laburra ikusi genituen, hauen gainean jardun, ormairudiak sortu...




Bitartean, elkarrekin bizipenak eta iritziak elkartrukatu ditugu. Honela, hobeto ezagutu eta ondo pasatzeaz gain, aberastu egin gara!!! Zorionak apolasterkari!!!!

               
                

2017(e)ko maiatzaren 12(a), ostirala

Gorbeiako Natura Parkea

 Aste honetan Gorbeiako Natura Parkea bisitatu egin dugu. Lehendabizi, Areatza herrian dagoen eraikina ezagutu egin dugu, hango begiraleei esker.

Gorbeiako naturaren inguruko hainbat informazio interesgarri jaso dugu bertan: zer den natura parke bat, zergatik eta nola dagoen babestuta, Gorbeiako gurutzea zein probintzietan dagoen, txori ezberdinen soinuak eta berezitasunak, oreinen bizitzaren inguruko informazioa (adarrak, beraien arteko borrokak iraila-urri inguruan)...


Handik atera eta hamaiketakoa hartuta, Gorbeiako Saltropo ingurura joan gara begiraleek lagunduta, naturaz gozatu eta hurbiletik ezagutzera. Autobusa matxuratu eta ibilbidea pixkat moldatu behar izan dugu, eta horri esker, hainbat animali hurbiletik ikusi ditugu bidean. Behin ailagatuta, begiraleek prestatutako yinkana ederra egin dugu taldeka.



Bukatzeko, ingurune ederrean eta konpainia ezinhobean bazkaldu, ikasitakoa partekatu eta atseden pixkat hartu egin dugu. Lurrean utzitako txerrikeriak jaso eta autobusez bueltatu gara ikastolara. Nekatuta baina pozik heldu gara. Jarrera ederra eduki dugu, beraz, horrela edozein lekura joan gaitezke.
 
Zorionak apolasterkari!!!!